Lege oharra eta erabilpen baldintzak

Lege ohar honen xedea http://blogariak.net/ webgunean sartzeko printzipioak eta erabiltzeko baldintza orokorrak arautzea da, baita datu pertsonalak babesteko politika (Pribatasun Politika) ezartzea ere.

1. WEBGUNEAREN TITULARRARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA

Webgune honen jabeak Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L enpresa gara (hemendik aurrera Elurnet) eta hauek dira gure kontaktu datuak:

Elurnet Informatika Zerbitzuak S.L
IFK:B95386793
Erregistro datuak: Bizkaiko merkataritza erregistroan izena emanda, liburuki: 4600, liburua: 0, folio 120 orrialdea bi-43658
Harremanetarako helbidea: Juan de Ajuriaguerra, 19, 1.EF2, 48009-Bilbao (Bizkaia)

Lege ohar honi buruzko zalantzarik edukiz gero, Elurnetekin harremanetan jarri ahal zara hurrengo posta helbidea erabiliz kontsultak@elurnet.net

2. WEBGUNEAN SARTZEKO ETA ERABILTZEKO ARAUAK

Blogariak.net blog edo weblogetan oinarritutako zerbitzu elektroniko bat da. Bertara sartzen diren erabiltzaileak, irakurleak eta bezeroak blogariak.net-en eskaintzen diren edukiak eta gainontzeko zerbitzuak era egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen dute. Jarraian, erabilpen ezegokitzat hartzen diren hainbat portaera zerrendatuko dira, zerrenda hau adibide bat da eta ez da itxia, besteak beste hauek kontsideratzen dira erabilpen desegokiak:

2.1. Edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, publikoaren esku jartzea edota aldatzea (dagozkion eskubideen titularraren baimena izanez gero edota jarduera legez baimenduta badago salbu).

2.2. Eduki edo propaganda arrazistak, xenofoboak, pornografikoak, legez kanpokoak, terrorismoaren apologia egiten dutenak edota giza eskubideen aurkakoak hedatzea.

2.3. Blogariak.net edo/eta Elurneten, bere hornitzaileen edota hirugarrenen sistema fisikoetan eta logikoetan kalteak eragitea; adibidez, sarean birus informatikoak edota kalteak eragin ditzakeen beste edozer sistema fisiko edo logiko hedatuz. Zerbitzuak behar bezala funtzionatzea eragotz dezakeen beste edozer kalte eragitea ere debekatuta dago.

2.4. Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sartzen ahalegintzea eta, sartuz gero, horiek erabiltzea edota haietako mezuak aldatzea edo manipulatzea.

2.5. Edukiak eta, bereziki, webgunearen bitartez eskuratutako edozer informazio honako helburu hauetarako erabiltzea: publizitatea bidaltzeko, zuzeneko salmenta egiteko edo beste edozer helburu komertzial lortzeko komunikazioak bidaltzeko, hainbat pertsonari eskatu ez dituzten mezuak bidaltzeko edota informazio hori edonola hedatzeko.

2.6. Eta, oro har, edukiak legez kanpo, bidegabeki, fede txarrez edota ordena publikoaren aurka erabiltzea suposa dezakeen edozer jarduera.

2.7. Blogariak.net-ek ez du bere erabiltzaileek egiten dituzten artikuluekin bat egin beharrik, ezta beste erabiltzaileek hauei buruz egiten dituzten iruzkinekin. Hauen guztien erantzukizuna egileena izango delarik.

2.8. Blogariak.net-eko blogak euskara hutsean edo euskararen presentzia handia denean onartuak izango dira.

2.9. Blogariak.net-eko blogek elurnet enpresa sortzailearen irudi txiki bat edukiko dute, baita bi lerroko testu lerro bat ere. Publizitate gehiago sartzeko aukera erresebatzen dugu, baina ondo zehaztuta eta ez intrusiboa izatearen konpromezua hartzen dugu.

2.10. Blogariak.net-eko erabiltzaileek beren artikuluetan beraiek erabakitako erabiltze eskubideak zehazteko aukera ematen da. Edukia libreki banatu nahi izanez gero Creative Commons lizentziak erabiltzea gonbidatzen ditugularik. Klausula hau gomendio bat besterik ez da eta gomendio hau jarraitzeagatik sor daitezkeen kalteak ere ez ditugu gure gain hartzen. Bestalde Elurnet sortutako edukia; blogariak.net blogeko edukia zein sortutako gidak eta materiala CC-BY-NC Creative Commons lizentziapean daude.

2.11. Blogariak.net-ek bertan dauden blogetan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du. Baldin eta honek erabiltze baldintzak betetzen ez baditu edota edukia ilegala bada.

2.12. Blogariak.net-ek ez du inongo ardurarik izango baldin eta fitxategiak edo informazioa galdu edo atzigarria ez bada. Eta ez du honengatik sortu daitezkeen kalteetan erantzunkizunik izango.

2.13. Blogariak.net-ek zerbitzuan moldaketak, aldaketak edota beste ekintza batzuk egiteko zerbitzua denbora batez edo betirako eteteko eskubidea erreserbatzen du. Eta ez du horren ondorioz sortu daitezkeen kalteetan erantzunkizunik izango.

2.14. Blogariak.net-ek baldintza hauek aldatzeko baimena izango du era aldebakarrean, aurretik bere blogean edo beste bide baten bitartez erabiltzaileei adieraziko zaielarik.

Aurretik aipatutako baldintzak betetzen diren bitartean, zerbitzua era mugagabean mantenduko da.

3. JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

Elurnet da webguneko titularra edo/eta berak du webguneko jabetza intelektual eta industriala ustiatzeko eskubideen gaineko lizentzia. Era berean, Elurnet edo/eta bere kolaboratzaileena (edukiz eduki) dira webgunearen bidez eskura daitezkeen edukien gaineko jabetza intelektualeko, industrialeko eta irudiko eskubideak (eduki horien artean daude, besteak beste, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea, testuak, markak, logotipoak, kolore konbinazioak, egitura, diseinua, erabilitako materialen aukeraketa, beharrezko ordenagailu programak…). Horrenbestez, horiek guztiek jabetza industrialari eta intelektualari aplikagarri zaion araudian aurreikusitako babesa jasotzen dute.

Erabiltzailea http://blogariak.net/ webgunera sartzeak eta bertan nabigatzeak ez du esan nahi Elurnetek eskubide horiei osotasunean edota partzialki uko egin dienek, transmititu egin dituenik, baimena eman duenik edota inolako lagapenik egin duenik. Erabiltzaileek erabilera pribatua eman diezaiekete webguneari eta bertako edukiei, baina inoiz ere ezingo dute horien erabilpen komertzialik egin, elementuak aldatu, erabilpen pribatutik harago erreproduzitu, banatu edota publikoki komunikatu, espizituki horretarako baimena ematen ez bada.

Horiek horrela, ez dago baimenduta egile eskubideen copyright oharra ezabatzea, saihestea edota aldatzea, ez eta Elurnetek dituen eskubideak identifikatzen dituen beste edozer elementu ere. Debekatuta dago, halaber, babeserako bitarteko teknikoak, hatz marka digitalak edota edukietan informaziorako edo/eta identifikaziorako egon daitekeen beste edozer mekanismo ezabatzea, saihestea edo aldatzea.

Webgunean sartzen den erabiltzaileak ezingo ditu aipatutako elementu horiek kopiatu, aldatu, banatu, igorri, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, edota eskuratutako informazioaz baliatuz produktu edo zerbitzu berririk sortu, baldin eta Elurneten edo dagokien eskubideen titularraren idatzizko baimen espresik ez badu. Erabiltzaileak erabilpen pertsonala emateko bakarrik egin ditzake bistaratzea eta karga; ezin izango du hirugarren pertsonentzat edo erakundeentzat egin.

Blogariak.net webgunean eskaintzen den edozein ikastaro kontratatzerakoan, Elurnetek banako lizentzia bat emango dizu, pertsonala eta besterenezina, bere edukien erabili dezazun zure formakuntza izanik helburu bakarra. Espresuki debekatuta geratzen da ikastaroko eduki osoa edo zati bat erreproduzitzea, banatzea, publikoki komunikatzea ( baita eskuragarri ipintzea) eta bere aldaketa, Elurneteko idatzizko baimenik gabe.

Argiago gera dadin, ikastaroen birsalmenta edo ikastaro baten kontratazioa hirugarren batzuei atzipena emanez, Elurneteko idatzizko baimenik gabe ez da legezko praktika bat izango eta Elurnet eskubidea edukiko du edukien erabilpen kontratu lizentzia bertan behar uzteko, jasotako ordainsaria bueltatzeko beharrik gabe eta akzio legalak exekutatzeko eskubidea mantenduz.

Atal honetan adierazi den edozein debekatutako ekintza burutuz gero, Elurneteko jabetza intelektuala eta eskubide industrialak urratu egin direla ulertuko da. Beraz, eskubide hauek errespetatzeko konpromisoa hartzen duzu eta uko egiten diozu Elurneteko webgunetan instalatuta egon daiteken edozein segurtasun gailu ezabatzen, saihesten edota aldatzen.

4. DATU PERTSONALEN BABESA

Webgunearen bitartez bildutako datu pertsonalak konfidentzialki erabiliko dira beti, datu pertsonalak babesteari dagokionez indarrean dagoen legedia betez; hau da Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DPBL)

Informazio gehiagorako gure pribatasun politika bistaratu dezakezu.

5. ERANTZUKIZUNA SALBUESTEA

5.1 Webgunea edota sarrera kodeak gaizki erabiltzeagatik erantzukizuna salbuestea

Elurnet ez da inoiz ere lege oharra ez irakurtzeagatik edota bertako baldintzetan ezarritako obligazio espezifikoak ez betetzeagatik zuzenean edota zeharka sortutako kalte-galeren erantzule izango.

Erabiltzaileak dira webguneko edukiak eta zerbitzuak identifikatzeko eta haietan sartzeko kodeen erantzule bakarrak. Identifikazioa kode ezkutu edo pasahitzak eta erabiltzailearen izenak osatzen dute.

Horiek horrela, Elurnet ez da aipatutako sarrera kodeak modu ezegokian erabiltzearen erantzule izango, ez eta erabiltzaileek gaizki erabiltzeak, galtzeak edota ahazteak edota baimenik ez duten hirugarrenek bidegabeki erabiltzeak eragindako kalteen erantzule izango.

5.2 Webgunearen funtzionamenduagatik erantzukizuna salbuestea

Elurnetek ez du bermatzen webguneko edukiak uneoro erabat eguneratuta, zehaztuta edo/eta eskuragarri egongo direnik. Hala ere, dituen aukeren barruan eta teknologiak ahalbideratzen duen neurrian, beharrezko neurri guztiak hartu ditu webguneak etenik gabe funtziona dezan eta birusak zein gainontzeko osagai kaltegarriak izatea eta hedatzea galarazteko.

Webgunearen bitartez ematen duen zerbitzua bertan behera gera daiteke hainbat zergatiren ondorioz. Kasu horietan, Elrunetek ez du inolaz ere etenaldi horrek erabiltzaileei edota beren ekipoei eragin diezazkiekeen kalteen ardura hartuko. Era berean, Elurnetek ez du inolako ardurarik izango bere zerbitzuetakoren bat etetearen ondorioz datuak, informazioa edota fitxategiak galtzeagatik; horrenbestez, uko egiten dio horietatik eratorriko edozer kalte-galeraren ardura hartzeari. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu zerbitzua erabiltzeak sor ditzakeen arrisku guztiak, baita Elurnetek ez duela inolako ardurarik hartuko zerbitzuaren erabilgarritasun edo jarraitasun ezak, sartzeko akatsek, segurtasun sistemen urraketek, edota erabiltzailearen beharrak edo aurreikuspenak ez betetzeak sor ditzakeen kalte-galeren gainean.

Elrunet ez da hirugarrenek webgunearen bitartez emandako zerbitzuek izan ditzaketen akatsen edo gabezien erantzule. Elurnetek webgunean zerbitzuak emateko edota iragartzeko aukera eman diezaieke hirugarren erakundeei, baina ez da zerbitzu horiek erabiltzeko, emateko edota kontratatzeko baldintza orokorrak eta partikularrak ezartzeko arduraduna izango; horrenbestez, Elurnet ezin izango da horien erantzuletzat hartu.

5.3 Webgunetik eskura daitezkeen web orrietako edukiengatik erantzukizuna salbuestea.

Elurnetek ez du bermatzen bere sarean edota erabiltzaileak bere webgunetik eskura ditzakeen sareetan dauden datuen, informazioen edota iritzien zehaztasuna, kalitatea, fidagarritasuna edota moralitatea, haien jatorria edozer izanda ere, bere borondatetik edo/eta kontroletik kanpo badaude. Elurneten webguneak Elrunet kudeatzen ez dituen beste atari batzuetara jotzeko loturak edo estekak izanez gero, Elrunetek adierazten du ez duela atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela haien edukien edota pribatutasun politiken arduradun.

Ezin izango da beste edozer ataritik webgunera loturarik edo estekarik ezarri, Elurnetek aldez aurretik horretarako baimen espresik ematen ez badu.

6. COOKIEN ERABILPENA

Elurnetek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webgune honetatik era pertsonalizatuan ahalik eta erraztasunik handienarekin nabigatu ahal izateko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari bakarrik atxikitzen zaizkio, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalak ondorioztatzea ahalbidetzen duen erreferentziarik eskaintzen. Erabiltzaileak Elurnetek bidalitako cookie-en berri emateko eta ez onartzeko konfiguratu ahal izango du bere nabigatzailea. Erabiltzaileak cookieak blokeatzea erabakitzen badu, gerta daiteke blogariak.net webgunearen ezaugarri batzuk ondo ez ibiltzea.

Informazio gehiagorako gure cookien politika bistaratu.

7. ARAUDI ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIAK

Webgune honen lege oharra eta, zehazki, pribatutasun politika, arlo honetan aplikagarri den araudiari jarraiki idatzi dira; bereziki, honako arau hauek kontuan hartuta: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DPBL), hori garatzeko Erregelamendua onartzen duen 1720/2007 Errege Dekretua eta Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea. Aipatutako lege oharra eta pribatutasun politika edonoiz berrikusi eta aldatu ahal izango dira, indarrean dagoen legedian izandako edozer aldaketari egokitzearren. Horrela gertatuz gero, eduki berria webgunean argitaratzen den unetik bertatik izango da aplikagarri, eta erabiltzaileentzat eskuragarri izango da.

Webgunea erabiltzea -erabiltzaileak bertan sartzea eta nabigatzea barne- askea eta doakoa da, eta webgunearen pribatutasun politika eta lege oharra zein dagokion Espainiako legedia betetzeko konpromisoa hartzea dakar berekin.

Euren arteko erlazio juridikotik eratorritako edozein desadostasun edo erreklamazio ezagutu ahal izateko, aldeak, legokiekeen beste edozein jurisdikziori uko zehatza eginaz, erabiltzailearen helbidearen Epaitegi eta Auzitegien menpe jartzen dira, konpetentzia judizialeko manamenduzko arauek ezarritakoren kalterik gabe.

8. BALDINTZA OROKORREN ALDAKETA

Elurnetek osotasunean edo partzialki aldatu ahal izango ditu lege ohar honetan ezarritako zehaztapen eta baldintzak. Webgunera sartzeko eta berau erabiltzeko baldintza orokor hauetan agertzen diren modu berean ezagutarazi beharko ditu aldaketa horiek.

Horrenbestez, baldintza orokor hauen indarraldiak bat egingo du erakusgai dauden denborarekin. Osotasunean edota partzialki aldatzen direnean, baldintza orokor berriak sartuko dira indarrean.

Elurnetek edozer unetan eta aldez aurretik ohartarazi beharrik gabe amaitu, aldatu, bertan behera utzi edota eten ahal izango ditu webguneko eduki eta zerbitzuetara sartzeko aukera zein horien aurkezpena edo kokapena. Kasu horietan, erabiltzaileak ez du inolako kalte-ordainik eskatzeko aukerarik izango. Baldintza orokor hauetako 2. atalean azaldutako webgunea erabiltzeko debekuek indarrean jarraituko dute iraungitze horren ostean ere.

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ITXI
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu