Honi buruz

Blogari.net-ek blogak euskaraz sortzeko plataforma sortu genuenean, oso garrantzitsua izan zela uste dugu. Jende askok bere pentsamenduak adierazteko bide bat eduki zuen eta euskarazko testuinguru batek, jende asko euskaraz egitera bultzatu zuen.

Orain, blog eztanda hura amaitu da, baina era berean orain bloga duten edo bloga irekitzen duten pertsonek nahi dutelako egiten dute. Horren ondorioz pertsona hauek dira bere iritzia eta informazioak hobeto helarazteko gai diren pertsonak. Bere ahotsak agenda sozialean indar handia dauka eta sortu diren beste tresna berrien bidez ere gehiago hedatzen da.

Blogekin batera Interneteko sare sozialek indar handia hartu dute. Ukitzen diren bi esparru izanik ere, bere ezberdintasunak dituzte. Blogosfera eztabaida banatu baten parte bada, Interneteko sare sozialak kontaktuak mantendu eta horiekin informazioa elkartrukatzeko tresnak dira.

Bien artean Twitter bezalako sare sozialak ere sortu dira. Nolabait blogosferaren eztabaida banatua laburtu bat (eta beraz loturek garrantzi asko hartzen dutena) eta kontaktuen kudeaketa uztartzen diren. Kontaktu arin asko kudeatzeko tresna bat denez, informazioa azkar garraiatzeko aukera duten tresnak dira. Interesean oinarritutako sareak erraz sortzeko aukera ere ematen dute.

Hausnarketa guzti honen ondorioz Blogariak.net sortu dugu. Blogari isolatuetatik, Blogariak sare sozial blogalera alegia. Blogariak.net sarean blogak dira nagusi, bakoitzak bere bloga izateko aukera izango du. Bere iritzia eta informazioak plazaratzeko aukera izango du. Sare barneko zein kanpoko pertsona eta blog ezberdinen artean, sare banatu horretako eztabaidatzeko aukerarekin batera.

Blogen arteko eztabaidaz gain, tresna honek bata bestearekin sare barneko erabiltzaileen artean elkar ezagutzeko aukera ematen du. Horretarako sarearen portadan adibidez, elkar ezagutzeko aukera asko dago. Horretaz gain, bata besteari erreferentziak egiteko aukera berriak ere sortu ditugu. Sarearen barnean @erabiltzailea sintaxia erabiliz, sare barneko erabiltzaile horri mezu bat idatziko zaio. Horrela blogak tresna nagusiak badira ere, mikromezuen antzeko komunikazio baten bidez ere sarea ekosistema komunikatibo bat bihurtzen da.

Gainera izen eman dezaketen hainbat pertsonek ez dute zertan bloga sortu nahi izango. Blog batean idatzi nahi izango dute, erabiltzaile anitzeko blogak sortu daitezkeelako. Edo erabiltzailea bakarrik sortuta beharbada ekosistema informazional berri honen parte izan nahiko dute.
Beraz blogariak.net-ek blogen arteko sare banatu informazionalaren ezaugarriak ditu. Iritzi, ezagutza eta informazioak zabaldu nahi dituzten pertsonek egin ahal izateko. Baina aldi berean, mikromezuen bidezko ekosistema komunikatibo batean ere bilakatzen da. Bi indar hauek uztartuta “sare sozial blogala” sortu dugula esan dezakegu.

Tresna-barrara saltatu