• -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Kapital murrizketen fiskaltasuna Duela 5 urte, 5 hilabete

    Enpresak akziodunari dirua banatzeko beste aukera bat kapital murrizketa da. Banaketa hau, ordea, ez da dibidenduekin nahastu behar. Dibidenduetan irabaziak banatzen dira; kapital murrizketetan enpresaren […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Batzarretara joateko primen fiskaltasuna Duela 5 urte, 5 hilabete

    Urtean behin gutxienez enpresa guztiek beren akziodunen batzarra deitzen dute. Akziodunak munduko edozein herritakoak izan daitezkenez, beraien partaidetza erraztu asmoz, zenbaitetan diru laguntza moduko bat […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Dibidenduen fiskaltasuna Duela 5 urte, 5 hilabete

    Dibidendu bidez jasotzen ditugun irabaziak gordailuen interesak eta errenta finkoaren kupoiak bezala aitortzen dira, hau da, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen den kapital higigarriaren etekin gisa. Horrela, jasotzen dugun dibidendu bakoitzeko etekina, atxikipena, eta titulartasun portzentajea aitortu beharko dugu. Interes eta kupoien atxikipen bera du, %21 alegia, eta elkarren artean guztiz konpentsagarriak dira, gainera.

    Interes eta kupoien aldean, ordea, dibidenduek berezitasun bat dute: lehen 1.500 euroak PFEZtik salbuetsita daude. Aitortutako dibidendu guztien atxikipenak hartuko dira kontuan, noski, baina dibidenduen lehen 1.500 euroak ez dira erabiliko Ogasunari dagokion zatia kalkulatzeko.

    Adibidez, demagun urtean zehar 2.500 euro jaso ditugula dibidendutan, eta 800 euro interes eta kupoietan. Orduan, dibidendu gisa 2.500 – 1.500 = 1.000 euro bakarrik erabiliko ditu Ogasunak PFEZ kalkulurako, eta 1.000 + 800 = 1.800 izango da aurrezkiaren oinarri ezargarria. Hortaz, Ogasunarentzako zatia 1.500 x 0,21 + (1.800-1.500) x 0,23 = 384 eurokoa izango da. Eta dibidenduen atxikipenak 2.500 x 0,21 = 525 euro, eta interes eta kupoienak 800 x 0,21 = 168 euro izan badira, orduan Ogasunak (525+168) – 384 = 309 euro itzuli beharko dizkigu.

    Bestalde, demagun urtean zehar jaso ditugun dibidenduak ez direla 1.500 euroetara iristen. Orduan dibidendurik jaso ez bagenu bezala izango da fiskalki, nahiz eta beren atxikipineak bai erabili Ogasunari ordaindu beharrekotik deskontatzeko.

    Kontuan izan behar da, ordea, lehen 1.500 euroen salbuespenean sartzeko dibidenduek baldintza bat bete behar dutela. Hain zuzen ere, dibidenduen jatorri izan diren akzioek gutxienez bi hilabete lehenago erositakoak izan behar dute. Eta horrela ez bada orduan akzioek gutxienez bi hilabete egon behar dute saldu gabe dibidenduak jaso eta gero.

    ZergaBidea programan dibidenduak aitortzerakoan salbuespena duten dibidenduentzako atal berezia aurkituko dugu kapital higigarriari dagokion errenten atalean. Hor jarriko ditugu salbuespenerako baldintzak betetzen dituzten guztiak. Gainerakoak, hau da, salbuespenik ez dutenak, ordea, interes eta kupoien atal berean aitortuko ditugu, etekin motarako K gakoa erabiliz. Hortik aurrerako kalkulu guztiak, salbuespena barne, programak berak egingo dizkigu.

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Errenta aldakorraren salerosketa kasuak Duela 5 urte, 5 hilabete

    Akzioen salerosketaren fiskaltasuna argi egon arren badira PFEZ aitorpena nahastu dezaketen zenbait kasu. Adibidez:

    Demagun enpresa bateko 750 akzio erosi genituela, 5.175 euroko eskuratze balioarekin. […]

  • Aurreko bidalketan aipatu bezala akzioen salerosketaren etekina kalkulatzerakoan eskuratze balioa eguneratze koefiziente batekin biderkatzen da. Koefiziente honek eskuratze egunetik Kontsumoko Prezioen Indizeak […]

  • Orain arte ikusi ditugun etekin guztiak, hau da, gordailuen interesak, eta errenta finkoaren kupoiak nahiz salerosketa bidezko irabazi eta galerak, aurrezkiaren oinarri ezargarrian sartzen diren kapital […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Errenta aldakorraren fiskaltasuna Duela 5 urte, 5 hilabete

    Aurretik azaldu bezala bi modu daude errenta aldakorrarekin irabaziak lortzeko: enpresak zuzenean banatuta, eta akzioen salerosketa bidez. Bi moduen atzean etekin bera dagoen arren (enpresaren irabaziak) […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Errenta aldakorraren inbertsio amaiera Duela 5 urte, 5 hilabete

    Berez, errenta aldakorreko inbertsioak ez du amaierarik. Akzioek enpresen jabetza zati bat adierazten dute, eta ez dute eperik. Horrela, enpresak bizirik jarraitzen duen bitartean inbertsioak ere bizirik jarraituko du. Bestalde, errenta aldakorrean ez dago errenta finkoan ikusten genuen ordainketa-hurrenkera berezirik: porrotaren kasuan akzioak azkenak dira beti. Beraz, enpresak porrot egiten badu, akabo inbertsio osoa.

    Zorionez, behar izanez gero errenta aldakorrean ere inbertsioa eteteko aukera dugu: akzioak saldu, eta kito. Akzioak edozein unetan saldu daitezke, erraz aurkitu ohi dira erosleak. Guk nahi dugun salneurrian saltzea, ordea, beste kontu bat da. Enpresari ondo joan bazaio, eta irabaziak izan baditu, orduan ez zaigu kostako akzioak erositakoan baino salneurri hobean saltzea. Baina enpresak bere lana oker egin badu, edo etorkizun iluna espero bazaio, orduan auskalo zenbateraino merketu beharko diren salmenta gauzatu ahal izateko.

    Inoiz diru beharrarengatik akzioak saldu beharrean gertatzen bagara dagoena onartu beste erremediorik ez dugu izango. Eta kontu izan behar dugu honekin, ustekabean dirutza galdu baitezakegu. Izan ere, epe luzera akzioak goraka egiteko joera izan ohi dute, baina epe motzean edozer gerta daiteke. Horregatik errenta aldakorrean inbertitzerakoan beharko ez dugun dirua erabiltzeko gomendatzen da beti, arrisku honi errazago aurre egiteko.

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Errenta aldakorraren gastuak Duela 5 urte, 5 hilabete

    Errenta aldakorrean inbertitu nahi badugu, errenta finkoarekin egin behar genuen bezala balore-kontu bat ireki beharko dugu. Horrela, errenta aldakorrak errenta finkoaren gastu berdintsuak izango ditu. Hori bai, errenta finkoan bono eta horrelakoak baditugu, errenta aldakorrean akzioak izango ditugu. Eta errenta finkoan kupoiak baditugu, errenta aldakorrean dibidenduak izango ditugu. Baina izenak izen, azkenean balore-kontua, administrazio gastuak, zaintza, salerosketa komisioak, bitartekaritza gastuak, eta gainerakoak ere hor izango dira. Akzioen merkatuaren arabera gastuen zenbatekoa desberdina izatea gerta daiteke, baina zaila izango da gastu horietaz libratzea.

    Adibidez, hona hemen Kutxabankeko balore-kontuaren gastu arruntenak:

    Kutxabank balore-kontua

    Bestalde, errenta finkoarekin ikusten genuen bezala, gutxieneko komisioen eraginez, errenta aldakorrean ere inbertsio bakoitzeko gutxienez 5.000 euro komeniko dira orokorrean.

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: PER aztertuz Duela 5 urte, 5 hilabete

    Thumbnail
    Aurreko bidalketan ikusi bezala PER balioak akzioen errentagarritasuna irudikatzen laguntzen digu. Eta ez da batere zaila akzioen PER zein den aurkitzea. Adibidez, Norbolsak Espainiako enpresa ezagunenen PER […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: PER Duela 5 urte, 5 hilabete

    PER ingelesezko Price to Earnings Ratio izenetik dator, eta enpresaren akzioen balioaren eta urteko irabazien arteko proportzioa adierazten digu.

    Adibidez, demagun enpresa batek 3 milio euro irabazi […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Enpresen errentagarritasunaren bila Duela 5 urte, 5 hilabete

    Errenta aldakorraren etekinak enpresen irabazietatik datozenez, argi dago errenta aldakorra errentagarria izateko akzioen atzean dagoen enpresak ere errentagarria izan behar duela.

    Nola jakin dezakegu […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Ex-dibidendu eguna Duela 5 urte, 5 hilabete

    Aurreko bidalketan aipatu bezala enpresaren irabaziak akziodunen artean bana daitezke. Baina zein akziodunen artean? Irabazi berdinak jasoko dituzte hasiera-hasieratik enpresaren jabe izan direnek eta egun gutxi […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Errenta aldakorraren etekinak Duela 5 urte, 5 hilabete

    Thumbnail
    Errenta aldakorrean inbertitzeko enpresa baten akzioak eskuratzen ditugunez, errenta aldakorreko inbertsioaren etekina enpresa horrek lortzen dituen irabaziak izango dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, enpresak […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: IBEX 35 Duela 5 urte, 6 hilabete

    Mercado Contínuon 100 enpresatik gora daude, horietatik 35 garrantzitsuenak IBEX 35 izeneko indizea osatzeko erabiltzen direlarik. IBEX 35 indizearen balioa berau osatzen duten enpresen akzioen proportzioan kalkulatzen denez, enpresen akzioek goraka egiten badute IBEX 35ek ere goraka egiten du; eta alderantziz. Horregatik IBEX 35 Espainiako burtsaren bilakaera jarraitzeko erabiltzen da, eta, burtsa enpresez osatuta dagoenez, Espainiako ekonomiaren adierazletzat hartzen da.

    Hona hemen IBEX 35 indizeak azken urteetan izan duen bilakaera:

    IBEX 35

    IBEX 35 bezalako ehundaka indize daude, adibidez:

    EURO STOXX 50: Euroguneko 50 enpresa nagusienen akzioen bilakaera jasotzen duen indizea.
    Dow Jones: Estatu Batuetako 30 enpresa garrantzitsuenena.
    S&P 500: Estatu Batuetako 500 enpresa nagusienena.
    Nikkei 225: Japoniako 225 enpresa nagusienena.

    Herrialde bakoitzeko burtsa bat badago, indizea ere ez da urruti ibiliko. Bestalde, sektore bereko enpresen bilakaera jasotzen duten indizeak, ezaugarri beretsuko enpresak jarraitzen dituztenak, eta abar luze bat aurki daitezke.

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Mercado Contínuo Duela 5 urte, 6 hilabete

    Mercado Contínuo Espainiako burtsa nagusia da; bertan biltzen dira Espainiako enpresa nagusienen akzioen saltzaile eta erosleak.

    Salmenta (edo erosketa) bat egin ahal izateko enpresa, akzio kopurua, eta […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Burtsa Duela 5 urte, 6 hilabete

    Burtsa enpresen akzioak salerosteko merkatua da. Enpresa baten akzioak erosi edo saldu nahi baditugu zein burtsatan ageri den begiratuko dugu, bertara joan, eta nahi dugun eragiketa egingo dugu.

    Burtsa asko daude munduan zehar, adibidez: Mercado Contínuo, Espainiako burtsa nagusia; MAB, Espainiako beste burtsa bat; NYSE, New Yorkeko burtsa; NASDAQ, Estatu Batuetako beste burtsa bat; eta abar luze bat. Eta burtsak ondo dabiltzala ziurtatzeko berauek gainbegiratzen dituzten erakundeak egoten dira. Adibidez, Espainiako burtsetaz Balore Merkatuko Batzordea (CNMV) arduratzen da, Estatu Batuetakoetaz Securities and Exchange Commission (SEC), eta abar. Erakunde hauek enpresen datu ugari argitaratzen dituzte, eta beren web guneak informazio iturri garrantzitsua izan ohi dira.

    Enpresak nahi adina burtsetan egon daitezke aldi berean, eta hauen akzioen erosneurria burtsa horietan aritzen diren erosle eta saltzaileen eguneroko trukeak ezartzen du.

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Enpresa baten akzioak Duela 5 urte, 6 hilabete

    Enpresa bat sortzerakoan beren jabeek diru kopuru bat jartzen dute —enpresaren kapitala— enpresa lanean hasteko. Jabeak asko nahiz gutxi izan daitezke, eta kapitala handia nahiz txikia. Horren ondorioz, eta […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Errenta aldakorra Duela 5 urte, 6 hilabete

    Gordailuak eta errenta finkoa ikusita, aztertu beharreko hurrengo inbertsio tresna errenta aldakorra da.

    Errenta aldakorrean inbertitzerakoan enpresa zati bat erosten dugula esan daiteke. Zati horri […]

  • -(e)k "Dirutan" gunean bidalketa berri bat idatzi du: Errenta finkoaren erabilera Duela 5 urte, 6 hilabete

    Thumbnail
    Errenta finkoan inbertitzerakoan epeari begiratzen zaio batez ere. Horrela, epe motzeko errenta finkoa inbertsio eran baino gehiago gordailu eran erabili ohi da, eta epe ertain edo luzeko errenta finkoa izan ohi […]

  • Gehiago kargatu

Cookien erabilera

Erabilera atzeginena izan dezazun, web gune honek cookie-ak erabiltzen ditu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartzen dituzu cookie hauek eta gure cookien politika. Informazio gehiago jasotzeko esteka sakatu.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu