Erabilpen baldintzak

Blogariak.net-en izen emateak honako baldintza hauen onarpena suposatzen du.
Blogariak.net blog edo weblogetan oinarritutako zerbitzu elektroniko bat da.
Blogariak.net-ek ez du bere erabiltzaileek egiten dituzten artikuluekin bat egin beharrik, ezta beste erabiltzaileek hauei buruz egiten dituzten iruzkinekin. Hauen guztien erantzukizuna egileena izango delarik.
Blogariak.net-eko blogak euskara hutsean edo euskararen presentzia handia denean onartuak izango dira.
Blogariak.net-eko blogek elurnet enpresa sortzailearen irudi txiki bat edukiko dute, baita bi lerroko testu lerro bat ere. Publizitate gehiago sartzeko aukera erresebatzen dugu, baina ondo zehaztuta eta ez intrusiboa izatearen konpromezua hartzen dugu.
Blogariak.net-eko erabiltzaileek beren artikuluetan beraiek erabakitako erabiltze eskubideak zehazteko aukera ematen da. Edukia libreki banatu nahi izanez gero Creative Commons lizentziak erabiltzea gonbidatzen ditugularik. Klausula hau gomendio bat besterik ez da eta gomendio hau jarraitzeagatik sor daitezkeen kalteak ere ez ditugu gure gain hartzen.
Blogariak.net-ek bertan dauden blogetan abisurik gabe bertako eduki osoa edo zati bat ezabatzeko eskubidea erreserbatzen du. Baldin eta honek erabiltze baldintzak betetzen ez baditu edota edukia ilegala bada.
Blogariak.net-ek ez du inongo ardurarik izango baldin eta fitxategiak edo informazioa galdu edo atzigarria ez bada. Eta ez du honengatik sortu daitezkeen kalteetan erantzunkizunik izango.
Blogariak.net-ek zerbitzuan moldaketak, aldaketak edota beste ekintza batzuk egiteko zerbitzua denbora batez edo betirako eteteko eskubidea erreserbatzen du. Eta ez du horren ondorioz sortu daitezkeen kalteetan erantzunkizunik izango.
Blogariak.net-ek pribatutasun politika hau jarraitzen du.
Blogariak.net-ek baldintza hauek aldatzeko baimena izango du era aldebakarrean, aurretik bere blogean edo beste bide baten bitartez erabiltzaileei adieraziko zaielarik.
Aurretik aipatutako baldintzak betetzen diren bitartean, zerbitzua era mugagabean mantenduko da.

Tresna-barrara saltatu